Urola Kostako Udal Elkarteak ikastaroak eskaintzen dizkizu, erabat doan, lana bilatzen laguntzeko. Udal Elkartea Lanbideko Orientazio Zerbitzu Kolaboratzailea da.
Ikastaroen helburua da lana bilatzen laguntzea edo, lana dutenei, lanari eusteko gaitasunak hobetzen laguntzea.
Ikastaroak non
Enplegu Zentroan bertan izango dira (Urdaneta bidea 6, Zarautz)
Izena nola eman:
Ikastaroak doakoak dira, baina aurrez izena eman behar da.
Izena emateko edo informazioa jasotzeko, bide hauek dituzu:
? Etorri guregana: 7:30etik 15:00etara: Zarautzen gaude, Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6)
? Deitu telefonoz: 943 890808 (Olaia Sainz edo Vanessa Garcia))
? Bidali mezua: orientazioa@urolakosta.org
Ikastaroak
Lau ikastaro mota eskaintzen ditugu. Hona hemen:
1. Lana bilatzeko teknikak teknologia berriak erabiliz
Helburua: teknologia berriak erabiliz lan bilaketan autonomoa izatea.
Edukiak
? Curriculuma eta aurkezpen gutunak nola egin (ereduak, argibideak,..)
? Posta kontua sortu
? Curriculuma eta aurkezpen gutunak emailez nola bidali
? Interneten nabigatu, lanaren inguruko webguneetan
? Lan eskaintzak interneten nola aurkitu
2. Enplegua 2.0
Helburua: lana bilatu eta lortzeko bide berriak ezagutzea eta erabiltzen ikastea
Edukiak
? Nola erabili web 2.0 tresnak lana bilatu eta lortzeko
? Web 2.0 tresnak
? Nola erabili sare sozialak (Facebook, Twiter, Linkedin?)
? Nola sortu blog bat
3. Lan elkarrizketak
Helburua: lan-elkarrizketak nola egin ikasi eta prestatzea
Edukiak
? Nola jokatu lan elkarrizketa batean (banan-banan nahiz taldean)
? Zer egin/esan eta zer ez egin/esan elkarrizketa batean
? Ohiko galderak eta erantzunak
? Froga psikoteknikoak
? Talde dinamikak
4. Pertsona eta pertsona arteko gaitasun eta trebetasunak
Helburua: lanik gabe egoteak sortzen dituen ezintasun eta egoera pertsonalei aurre egiten ikastea
Edukiak
? Ezagutu zure burua
? Lana errazago lortzeko norberak dituen ezaugarri pertsonalak
? Motibazioa
? Nola jokatu taldean
Ikastaroa egiten dutenei hainbat material eskainiko zaie: ikastaroan erabilitako materiala, interneteko helbideen zerrendak, dokumentu ereduak (CV, aurkezpen gutunak…).
Babesle eta laguntzaileak
Ikastaro horiek Urola Kostako Udal Elkarteak eskaintzen ditu, Lanbideren diru-laguntzari esker. Udal Elkartea Lanbideren Zentro Laguntzailea da.