Udalak ekainaren 26an jarriko ditu martxan TAO makinak

Ekainaren 26an jarriko dira martxan hondartzako eta futbol zelaiko TAO makinak, eta irailaren 27ra arte izango dira funtzionamenduan.

Udalak etxera bidaliko dizkie aparkatzeko pegatinak ibilgailuen zerga helbideratuta daukatenei eta zerga hori dagoeneko ordaindu dutenei (betiere, Udalarekin zorrik ez badute). TAO sistema martxan jarri aurretik jasoko dute pegatina etxean.

Ordaintzeko epeak

  • Ordainketa helbideratuta daukatenei maiatzaren 30ean kobratu zitzaien ibilgailuen zerga.
  • Helbideratuta ez dutenek ekainaren 30era arteko epea dute, zerga borondatez ordaintzeko. Udalak ordainketa egiaztatu ondoren jaso ahal izango dute pegatina.

Bide telematikoak erabiltzeko gomendioa

Zerga-ordainketaren egoera ikusteko eta ordainketa egiteko bide telematikoak erabiltzea gomendatzen die Udalak herritarrei, udaletxera joan behar ez izateko.

  • Elektronikoki identifikatzeko aukera dutenek (izenpe, B@kq, B@k, NAN elektronikoa…) helbide honetan eskuratu ditzakete ordainagiriak:
    Orioko Udaleko ordainagiriak
  • Eta, ordainketa egiteko, NIRE ORDAINKETA zerbitzua erabili dezakete:
    Nire ordainketa
  • Herritarrek posta elektronikoz ere eskatu ditzakete ordainagiriak, zergabilketa@orio.eus helbidera mezua bidalita, eta beren burua identifikatzeko beharrezko datuak emanda.