Udalak deialdi irekia egin du, Orioko Muntoko 8. sektorean dagoen udal futbol zelaiaren azpiko 52
aparkaleku-plaza itxi errentan emateko
Hau da Udalaren iragarkiaren testua:
DEIALDI IREKIA ORIOKO MUNTOKO 8. SEKTOREAN DAGOEN UDAL FUTBOL ZELAIAREN AZPIKO 52 APARKALEKU-PLAZA ITXIREN ALOKAIRURAKO.
Kontratuaren xedea eta prezioa:
Adjudikatuko direnak 52 aparkaleku-plaza itxi dira, 16,50 metro karratuko azalera dutenak, gutxi gorabehera. Alokairuaren prezioa 70 eurokoa izango da hileko (BEZa barne). Komunitate gastuak kanpo daude. Kontratuak urte beteko iraupena izango du, luzatzeko aukerarekin.
Deialdian parte hartzeko baldintzak
Oriotarra izatea edo Orion lan egitea eta udalarekin zorrik ez izatea.
Dokumentazioa lortzeko
Orioko udaleko bulego teknikoa.
Proposamenak aurkeztea
a) Epea: 2012ko uztailaren 25a
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Eskari orria.
c) Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era
Adjudikazioa
Garajeak modu korrelatiboan adjudikatuko dira. Eskaerak eskaintza gaindituko balu, zozketa publikoa egingo da.