Udalak eta Zaragueta eskolako guraso batzordeak hitzarmena sinatu dute

Hitzarmenaren arabera, Udalak 45.000 euro emango dizkio urtero Zaragueta Herri Eskolako guraso batzordeari, bere jarduera eta proiektuak finantzatzeko. Diru-laguntza hori jasotzeko baldintzak hitzarmenak zehazten ditu.

Udalbatzarrak, 2016ko ekainaren 27ko bilkuran erabaki zuen, aho batez, hitzarmena sinatzea.

Hitzarmena irailaren 1etik aurrera sartuko da indarrean, eta lau urteko iraupena izango du, 2020ko abuztuaren 31 arte.

Hitzarmena udalbatzarraren aretoan sinatu dute Orioko alkate Jose Angel Zalduak eta Zaragueta Herri Eskolako guraso batzordearen presidente Ruth Etxeberriak