Zinea izango da hondartzan larunbatean: ‘El niño’

Datorren larunbatean, uztailak 30, zine-emanaldia izango da hondartzan, 22:15ean hasita, udako kultur programazioaren barruan. ‘El niño’ filma eskainiko da, gaztelaniaz.

Udalak lau film programatu ditu aurtengo udan eta larunbatekoa bigarrena izango da.

Sarrera doan da.

Daniel Monzón zuzendariaren filma

Narkotrafikoarekin lotutako istorio bat kontatzen du ‘El niño’ filmak. Gibraltarren eta inguruan kokatuta dago, Espainiaren hegoaldean, eta kritika onak jaso zituen 2014an estreinatu zenean. Besteak beste, 16 izendapen izan zituen 2014ko Goya sarietan, tartean pelikularik onenarena. Ondo egindako thriller indartsu bat da.