Herritar batzuek ez dituzte errespetatzen hondakinak biltzeko ezarritako arauak eta noiznahi eta nolanahi lagatzen dituzte kalean era guztietako hondakinak: obratako kondarrak, etxetresna zaharrak, komun-ontziak, olio industriala…
Hondakin horiek ezin dira kalean besterik gabe utzi; guztiz galarazita dago hori. Horrelako hondakinak tratatu egin behar dira eta, horretarako, Garbigunera eraman behar dira.
Herritar gehienek badakite hori eta errespetatzen dute; baina ez guztiek. Asteburu honetan ere, Benta inguruan, norbaitek lurrean botata utzi ditu hondakinak, bertan ateratako argazkian ikus daitekeen bezala.
Udalak gogorarazi nahi die herritarrei hori egitea erabat galarazita dagoela, eta hondakin mota hori Garbigunera eramatekoa dela.