Udalak informatika ikastaroa antolatu du langabetuentzat

Ikastaroaren izenburua honako hau da: Langabeziari aurre eginez teknologia berrien eta software librearen bidez.

Ikastaroa Orioko Udaleko Ekintza ekonomikoetako eta Enpleguko batzorde informatzaileak antolatu du. 30 ordukoa izango da eta azaroaren erdi aldera hasiko da.

Gaiak

  • Curriculuma eta gutunak ondo idaztea, aurrekontu sinpleak kalkulatzea eta zure burua era txukunean aurkeztea Openoffice paketeko aplikazioak erabiliz.
  • Erakunde publikoek lanpostuei buruz eskaintzen dituzten informazio eta dokumentuak egoki kudeatzea internet bidez.

Ikastaroaren zehaztasunak

Langabetuentzako ikastaroa da eta doanekoa izango da.

Izena udaletxeko bulegoetan eman behar da azaroaren 5a baino lehen. Izena ematerakoan, INEMeko txartelaren kopia aurkeztu behar da.

Udalak aukera ematen du ikastaroa euskaraz ala gaztelaniaz egiteko; izena ematen duen jendearen arabera erabakiko da talde bat ala gehiago egingo diren.

Klaseak arratsaldez emango dira, astelehenetik ostegunera (2 ordu egunero). Hasiera batean, ordutegia honako hau izango da: arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara; baina alda daiteke, taldearen arabera.

Taldea osatzen denean, gutun bidez adieraziko zaie izena eman dutenei ikastaroa noiz eta non hasiko den.