Udalak onartu duen energia-planaren barruan, LED erako fokuak jarri ditu kiroldegiko igerilekuan eta, horrez gain, indarra erregulatzeko aukera jarri die fokuei.
Horrela, instalatutako potentzia erdira jaitsi da eta, erregulazio-sistemaren bidez, kontsumitutako energia %65 murriztuko dela aurreikusten du Udalak.
Fokuak aldatzeko lanak Loyola Norte enpresak egin ditu eta kostua 8.472,76 eurokoa izan da (BEZa barne).
Udalak onartu berri duen energia-planaren barruan dago aldaketa hau. Udalak energia-kontsumoa murrizteko asmoa bere instalazio guztietan eta horretara bideratutako neurriak hartzen ari da, pixkanaka.