Udalak ‘Orio lagunkoia’ proiektua jarri du martxan, zahartzaro osasuntsu eta aktiboa bultzatzeko

‘Orio lagunkoia’ programa jarri du martan Udalak, Eusko Jaurlaritzako ‘Euskadi lagunkoia’ proiektuaren barruan.

‘Euskadi lagunkoia’, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatutako ekimen bat da eta bere helburua da zahartzaroaren aldeko mugimendu bat sortzea, herritarren parte hartzea sustatuz. Ekimenak zahartzaro osasuntsu, partehartzaile eta aktiboaren aldeko mugimendu bat sortu nahi du.

Postua jarriko da Goiko Kalean, larunbatean

Ekimena ezagutzera emateko, Goiko Kalean postu bat jarriko da larunbat honetan 9:30etik 14:00etara, hango festak direla aprobetxatuz. Postu horretan proiektuaren inguruko informazioa eskainiko da eta herritarren iritzia jasoko da.

Informazio gehiago:

www.euskadilagunkoia.net

943 22 41 46

info@euskadilagunkoia.net