Udalbatzarra bilduko da asteartean, azaroak 27

Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du azaroaren 27an, arratsaldeko zazpietan hasita, udaletxeko batzar aretoan.

Udalbatzarrak aztertuko dituen gaiak hauek dira:

  1. Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarrak 2007ko urriaren 30ean egindako ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.
  2. Onartzea, egoki bada, Udalaren 2008ko ekitaldi ekonomikoari dagokion Aurrekontu Orokorra.
  3. Onartzea, egoki bada, 2008ko ekitaldi ekonomikoari dagokion Orioko Udalaren plantilla organikoa eta lanpostu-zerrenda.
  4. Onartzea, egoki bada, erosleen aurreko kontu abala irekitzea, 897.674,69 euroko kopurua duena eta alkateari ahalmena ematea kontu hori izenpetzeko, Orioko Udalaren izenean.
  5. Baimena ematea, egoki bada, Karela udal kiroldegiko kafetegi-tabernan Udalak baimendutako ostalaritza zerbitzuen ustiapen eskubideak hirugarren batzuei lagatzeko.
  6. Behin betiko onarpena ematea, egoki bada, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko Estatutuen aldaketari.
  7. Eskariak eta galderak.