Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 20:00etan hasiko da. Honako gai hauek aztertuko dira:
1.- 130/2015 alkate-dekretuaren berri ematea. Dekretu horren bidez 1/2015 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea onartzen da, kreditua txertatzeko modalitatean.
2.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 2/2015 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditu gehigarrien modalitatean egina dago.
3.- Adjudikatzea, egoki bada, Orioko Iturbide kalean udal ludoteka bat egokitzeko lanen exekuzioaren kontratazioa, publizitaterik gabeko prozedura negoziatu bidez.
4.- Onartzea, egoki bada, Baldintza Administratibo Partikularren Orria, Orioko Antilla hondartzaren zaintza, salbamendu eta laguntza zerbitzua eta Orioko udal kanpineko igerilekuaren zaintza eta botikin zerbitzua kontratatzeko, prozedura irekiz, ohiko tramitazioz eta lehiaketa bidez.
5.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko udal hilerriko arautegiari.
6.- Behin betiko onarpena ematea, egoki bada, Orioko gazteen aisialdiko lokalak arautzen dituen udal ordenantzari.
7.- Onartzea, egoki bada, Orioko Bildu, EAJ eta Orain talde politikoek sustatutako adierazpen instituzional bat, bizikidetzaren eta giza eskubideen alorrekoa.
8.- Eskariak eta galderak.