Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:00etan hasiko da. Ondoko gaiak aztertuko dira:
1.- Aizpea Ubegun Manterola Orioko Udaleko zinegotzi izendatua izan dela adierazten duen kredentzialaren berri ematea eta hark zinegotzi kargua jabetzan hartzea, egoki bada; Aizpea Ubegun Manterola EUSKAL HERRIA BILDU (EHBildu) koalizio politikoko zinegotzi izango da, bere karguari uko egin dion Amagoia Iribar Manzisidorren ordez.
2.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2015eko abenduaren 30eko ezohiko bilkurako aktaren zirriborroa (ikusi akta hemen).
3.- Onartzea, egoki bada, Udaleko batzorde informatzaile iraunkorren osaketa aldatzea.
4.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren 2016ko Aurrekontu Orokorra eta aurrekontuaren exekuzioari buruzko udal araua
5.- Onartzea, egoki bada, Udalaren 2016ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda.
6.- Onartzea, egoki bada, Euskadiko Autonomia Erkidegoko administrazioaren eta Orioko Udalaren artean sinatuko den elkarlanerako hitzarmena, trafiko-zigorretarako prozedurari dagozkion egintzak bitarteko elektronikoen bidez egiteari buruzkoa.
7.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udaleko kontratazio-mahaia osatzeko proposamena. Mahaia 2019an bukatzen den agintaldi honetarako osatuko litzateke, udalbatzar berria osatu bitartean.
8.- Berrestea, egoki bada, otsailaren 26ko 71/2016 alkate-dekretua, udal kanpineko 2016ko tarifak borobiltzea onartzen duena.
9.- Onartzea, egoki bada, EUDELek bidalitako adierazpen instituzional bat, datorren martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunari buruz.
10.- Onartzea, egoki bada, Orioko Xaltxerak elkarteak aurkeztuako mozioa, Udalaren atxikimendua eskatuz emakumeekin eta herri kurduarekin.