Udalbatzarrak ezohiko bilkura egingo du asteazkenean, abenduak 30

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta, normalean ez bezala,16:00etan hasiko da. Ondoko gaiak aztertuko dira:

1.- Juan Vicente Lasa Karrikaburu Orioko Udaleko zinegotzi izendatua izan dela adierazten duen kredentzialaren berri ematea eta hark zinegotzi kargua jabetzan hartzea, egoki bada; Juan Vicente Lasa Karrikaburu EUSKAL HERRIA BILDU (EHBildu) koalizio politikoko zinegotzi izango da, bere karguari uko egin dion Amaia Dorronsoro Portularrumeren ordez.

2.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren honako ohiko bilkuretako akten zirriborroak: 2015eko irailaren 29koa, urriaren 27koa eta azaroaren 24koa (ikusi aktak hemen).

3.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 14/2015 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditua transferitzeko modalitatean egina dago.

4.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 15/2015 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditua gehitzeko modalitatean egina dago.

5.- Dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, Arkupe elkarteak aurkeztu duen eskariari buruz. Arkupek eskatzen du udalbatzarrak 2006ko martxoaren 28ko bilkuran hartutako erabaki bat ofizioz berrikustea.

6.- Onartzea, egoki bada, aldaketa bat egitea animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantzan.

7.- Amagoia Iribar Manzisidor zinegotziak (EHBildu) bere karguari uko eginez aurkeztu duen idatziaren berri ematea.

8.- Eskariak eta galderak.