Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 20:15ean hasiko da. Gai hauek aztertuko dira:
1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarrak 2017ko abenduaren 27an egindako ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.
2.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren 2018ko aurrekontu orokorra eta aurrekontuaren exekuzioari buruzko udal araua.
3.- Onartzea, egoki bada, Udalaren 2018ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda.
4.- Onartzea, egoki bada, Orioko Sozialisten udal taldearen mozioa: Alokairuzko etxebizitzak, gazteei lehentasuna emanez.
5.- Eskariak eta galderak.