Bilkura Udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:00etan hasiko da.
Gai hauek aztertuko dira:
- Irakurri eta onartzea, egoki bada, Udalbatzarrak 2010eko urtarrilaren 26an egindako ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.
- Onartzea, egoki bada, baldintza administratibo partikularren orria, ?Orioko Arau Subsidiarioetako 8. sektorean ?Munto? kirol pistak egiteko proiektua? exekutatzeko obrak kontratatzeko, proiektu teknikoaren arabera, prozedura irekiz, presako tramitazioz eta lehiaketa bidez.
- Onartzea, egoki bada, baldintza partikularren orria, Orioko Abaromendi 38, 40 eta 42 zenbakietan dauden zazpi merkataritzako lokal besterentzeko, lehiaketa publiko bidez.
- Onartzea, egoki bada, baldintza partikularren orria, Orioko udal planeamenduko arau subsidiarioetako 8. sektoreko ?Munto? exekuzio-unitatearen birpartzelazio-proiektutik eratorriko PR/1 partzelaren partaidetza indibisoa besterentzeko, lehiaketa publiko bidez.
- Onartzea, egoki bada, baldintza partikularren orria, Orioko Iturbide 11n dagoen merkataritzako lokal bat besterentzeko, lehiaketa publiko bidez.
- Eskatzea, egoki bada, Orioko udalerriko Oribarzar hondartzari baja ematea bainatzeko eremu gisa.
- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren eta Gipuzkoako Donostia Kutxa kreditu-entitatearen artean sinatuko den euskararen erabilera areagotzeko hitzarmenaren testua eta alkateari ahalmena ematea hitzarmen hori sinatzeko.
- Izendatzea, egoki bada, kontseilari titular bat eta ordezko bat, Gipuzkoa Donostia Kutxaren Batzar Nagusian Ordizia, Urnieta, Segura eta Orio udal elkartuen ordezkari izateko.
- Onartzea, egoki bada, talde mistoko Karmele Belasko, Joseba Goiburu eta Leire Zinkunegi zinegotziek aurkeztutako mozioa, desagertu eta hilda agertu den Jon Anza Ortu