Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 20:00etan hasiko da.
Honako gai hauek aztertuko dira:
1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarrak 2013ko apirilaren 30ean egindako ezohiko bilkurako aktaren zirriborroa.
2.- Dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, Orioko ‘Nueva Cerámica Arocena’ enpresaren ondoan dagoen Etxeluze izeneko eraikinaren erosketari buruz.
3.- Adjudikatzea, egoki bada, Orioko udal kanpineko taberna eta supermerkatu zerbitzuak kontzesio administratiboko erregimenean emateko kontratazioa.
4.- Dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, Orioko Karela udal kiroldegiaren gestio integralaren kontratuari buruz.
5.- Onartzea, egoki bada, ‘Frankismoaren Krimenen aurkako Kerellaren Euskal Plataforma’k aurkeztutako mozioa.
6.- Eskariak eta galderak.