Udalbatzarrak, 2012ko martxoaren 28an egindako bilkuran, Orain plataformak aurkeztutako mozioa onartu zuen aho batez.
Mozioa Aberri Egunari buruzkoa da eta honela dio, hitzez hitz:
2012ko apirilaren 8an Aberri Eguna ospatuko da Euskal Herrian. 1932an hasi zen ospakizunak oztopoz josita egin du bere ibilbidea. Garai berri eta itxaropentsu hauetan gure nortasuna eta izaera indarberritzeko aproposak direlakoan, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko, herritarrek beren aldarriak azalarazi ditzaten eskatzea dagokigu.
Horrela, Orioko udalbatzarrak jarraian agertzen diren puntuak onartzea eta herritarrei horien berri ematea onartzen da.
1.- Herritar bakoitzak, bere etxeko kanpoaldean, ikurrina jar dezala.
2.- Udalak, udaletxeko balkoian, ikurrina jar dezala.