Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du asteartean, azaroak 24

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:30ean hasiko da. Gai hauek aztertuko dira:

1.- Azaroaren 11ko 402/2015 alkate-dekretuaren berri ematea. Dekretu horren bidez 11/2015 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari onarpena ematen zaio, kreditu gaikuntza modalitatean.

2.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 12/2015 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditua transferitzeko modalitatean egina dago.

3.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 13/2015 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditu gaikuntza modalitatean egina dago.

4.- Onartzea, egoki bada, Trafikoko Buruzagitza Nagusia erakunde autonomoaren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren eta Orioko Udalaren artean izenpetu beharreko lankidetza hitzarmena, bide segurtasunaren arloko informazioa trukatzeko eta datu baseetan sartzeko.

5.- Amaia Dorronsoro Portularrume zinegotziak (EH BILDU) bere karguari uko eginez aurkeztu duen idatziaren berri ematea.

6.- Eskariak eta galderak