Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 20:00etan hasiko da. Ondoko gaiak aztertuko dira:
1.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 7/2016 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; espedientea kreditua transferitzeko modalitatean egina dago.
2.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 8/2016 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; espedientea kreditua txertatzeko modalitatean egina dago.
3.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 9/2016, zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; espedientea kreditua gehitzeko modalitatean egina dago.
4.- Onartzea, egoki bada, aurreko urteetako eskubide onartuei baja ematea, deuseztapenagatik
5.- Onartzea, egoki bada, Gipuzkoako Ur Partzuergoaren estatutuen aldaketa.
6.- Onartzea, egoki bada, baldintza administratibo partikularren eta baldintza teknikoen orria, Orioko parke eta lorategiak mantentzeko zerbitzuaren kontratazio publikorako.
7.- Baimentzea, egoki bada, Orioko Karela kiroldegiko taberna-kafetegian Udalak baimendutako ostalaritza zerbitzuak ustiatzeko eskubideen lagapena hirugarren batzuei.
8.- Baimentzea, egoki bada, Orioko Antilla Hondartzako 2. zenbakidun eraikinean Udalak baimendutako ostalaritza zerbitzuak ustiatzeko eskubideen lagapena hirugarren batzuei.
9.- Onartzea, egoki bada, aitorpen instituzional bat, datorren abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizuna dela-eta.
10.- Eskariak eta galderak.