Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:30ean hasiko da. Ondoko gaiak aztertuko dira:
1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren akta hauen zirriborroak: 2018ko otsailaren 21eko ezohiko bilkurakoa; eta 2018ko apirilaren 24ko eta 2018ko maiatzaren 29ko ohiko bilkurakoak.
2.- Onartzea, egoki bada, Orioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra lantzeko helburuak eta irizpide orokorrak.
3.- Onartzea, egoki bada, Udalaren 2018rako lanpostu zerrenda aldatzea.
4.- Onartzea, egoki bada, udal kanpineko zuzendariaren plaza jabetzan hornitzeko hautaketa prozesua arautuko duten oinarriak aldatzea.
5.- Onartzea, egoki bada, turismo, merkataritza eta ostalaritza departamenturako maila ertaineko teknikariaren plaza jabetzan hornitzeko hautaketa prozesua arautuko duten oinarriak aldatzea.
6.- Onartzea, egoki bada, EUSKARALDIA udal barruan sustatzeko erakunde-adierazpena.
7.- Onartzea, egoki bada, EH BILDU talde politikoak aurkeztutako mozioa, Josu Arruti oriotarrari babesa eta elkartasuna adierazteko.
8.- Eskariak eta galderak.