Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du asteartean, irailak 27

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:30ean hasiko da. Ondoko gaiak aztertuko dira:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren akta honen zirriborroa: 2016ko uztailaren 26ko ohiko bilkurakoa.

2.- Dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, Orioko udal langileek 2014ko ordainsarietan kobratutako %1eko igoeraren diru-kopurua (guztira 20.273 euro) udal diruzaintzari itzultzeari buruz.

3.- Onartzea, egoki bada, Orioko udal langileen ordainsariak igotzea 2016an.

4.- Adjudikatzea, egoki bada, Orioko kale-garbiketa zerbitzuaren kontratazioa.

5.- Adjudikatzea, egoki bada, Orioko hiri hondakin solidoen bilketa eta garraio zerbitzuaren kontratazioa.

6.- Onartzea, egoki bada, EH Bildu eta PSE-EE-PSOE talde politikoek aurkeztutako mozioa, kaleratzeen, pobreziaren eta desberdintasunaren kontrako neurriak hartzeari buruz.

7.- Onartzea, egoki bada, EAJ, EH Bildu, Orain eta PSE-EE-PSOE talde politikoek aurkeztutako mozioa, 1936ko uztailaren 18an hasitako Espainiako gerra zibilean frankisten errepresioaren biktima izandako oriotarren oroimenez.

8.- Eskariak eta galderak.