Trafiko aldaketak – Gazte Festa 2016

Orioko Gazte Festa egingo da asteburuan eta, hori dela eta, aldaketak izango dira trafikoan.

Gazte Festa hiru egunez egingo da: ostirala, larunbata eta igandea, arratsaldera arte. Hori dela eta, Herriko Plaza itxi egingo da ibilgailuentzat, irailaren 23ko 18:00etatik irailaren 25eko 21:00ak arte.

Trafiko aldaketak hauek izango dira:

  • Herriko sarrera Kaia kaletik izango da.
  • Herriko irteera Txanka-hondartza bidea erabiliz egin beharko da.
  • Herritarroi kolaboratzea eta arau hauek betetzea eskatzen dizue Udalak.

Eskerrik asko aldez aurretik.