Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 20:00etan hasiko da.
Honako gai hauek aztertuko dira:
1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2014ko otsailaren 17ko eta apirilaren 10eko ezohiko bilkuretako akten zirriborroak.
2.- Behin betikoz onartzea, egoki bada, Udalaren 2013ko aurrekontuaren Kontu Nagusia.
3.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 6/2014 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditua transferitzeko modalitatean egina dago.
4.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 7/2014 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditua gaitzeko modalitatean egina dago.
5.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 8/2014 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditu gehigarrien modalitatean egina dago.
6.- Adjudikatzea, egoki bada, Orioko Antilla Hondartzako 2. zenbakidun eraikina okupatzeko kontzesio administratiboa, bertan Udalak baimendutako ostalaritza zerbitzuak emateko.
7.- Onartzea, egoki bada, Orioko Hiri Antolamendurako Plan Nagusia prestatu, tramitatu eta onartzeko prozesuari dagokion Herritarren Parte-hartze Programa.
8.- Arrazoitan hartzea Aranzadi Zientzia Elkarteak idatzitako Motondoko ingurumen balioak berreskuratzeko proiektua.
9.- Orioko Bake Epaitegiko bake-epaile titularra eta ordezkoa izendatzeko proposamena.
10.- Onartzea, egoki bada, Orioko jaiegunaren proposamena 2015. urterako.
11.- Onartzea, egoki bada, ELA sindikatuaren Udaleko ordezkariek aurkeztutako mozioa, udaltzainen erretiro aurreratuari buruz.
12.- Eskariak eta galderak.