Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du asteazkenean, uztailak 26

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 20:15ean hasiko da. Gai hauek aztertuko dira:

1.- Behin betikoz onartzea, egoki bada, Udalaren 2016ko aurrekontuaren Kontu Nagusia.

2.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 3/2017 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditua transferitzeko modalitatean egina dago.

3.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 4/2017 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditu gehigarrien modalitatean egina dago.

4.- Onartzea, egoki bada, Mikel Kaperotxipi udal funtzionarioari dagokion talde profesionala eta ordainsari maila aldatzea.

5.- Onartzea, egoki bada, 2017ko lanpostu zerrendaren eta lan eskaintza publikoaren aldaketa eta udal eraikinetako garbitzaile lanpostua betetzeko oinarriak.

6.- Eskariak eta galderak.