Zinea izango da hondartzan asteartean: ‘Zootropolis’

Datorren asteartean, uztailak 25, zine-emanaldia izango da hondartzan, 22:15ean hasita, udako kultur programazioaren barruan. ‘Zootropolis’ filma proiektatuko da, gaztelaniaz.

Udalak lau film programatu ditu aurtengo udan eta asteartekoa bigarrena izango da.

Sarrera doan da.

Disney faktoriako marrazki bizidunak

‘Zootropolis’ Disney faktoriako pelikula bat da. Marrazki bizidun koloretsutan erakusten du Zootropolis izena duen hiri baten bizimodua: bertan animaliak bizi dira, klima desberdinak dituzten auzotan banatuta. Bertako polizia-etxera Judy Hopps izeneko untxi pertxenta iristen da eta bere lekua egin beharko du animalia handiez betetako erakunde batean. Horretarako, Nick Wilde izeneko azeri berritsu eta iruzurti baten laguntza izango du.

‘Zootropolis’ek animazioko film onenaren Oskarra irabazi zuen 2016an.