Udalbatzarraren ohiko bilkura izango da ekainaren 24an, asteartearekin, udalbatzarraren aretoan.
Bilkura 19:00etan hasiko da.
Hauek dira aztertuko diren gaiak:
- Irakurri eta onartzea, egoki bada, Udalbatzarraren honako bilkuretako akten zirriborroak: 2008ko otsailaren 26ko eta martxoaren 31ko ohiko bilkuretakoak eta 2008ko otsailaren 21eko eta martxoaren 4ko ezohiko bilkuretakoak.
- Behin betikoz onartzea, egoki bada, Udalaren 2007ko aurrekontuaren kontu nagusia.
- Onartzea, egoki bada, Udalaren 2008ko aurrekontuari dagokion 1/2008 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea. Kreditu aldaketa kreditu gehigarrien modalitatean egina dago.
- Onartzea, egoki bada, alkatearen proposamena, Orioko jaiegun lokala 2009an ekainaren 29a izan dadin, San Pedro eguna.
- Onartzea, egoki bada, Orioko haur, nerabe eta gazteen plana.
- Atzera botatzea, egoki bada, Dendartean eta Arkupe elkarteek Orioko udalbatzarrak hartutako erabakiaren kontra aurkeztutako birjartze errekurtsoa; udalbatzarrak 2008ko martxoaren 4an egindako ezohiko bilkuran behin betiko onarpena eman zion Orioko udal planeamendurako arau subsidiarioetako 8. Sektorearen ?Munto? plan partzialari, eta erabaki hori errekurritu zuten bi elkarte horiek.
- Behin betikoz onartzea, egoki bada, Orioko udal planeamendurako arau subsidiarioetako 8. Sektorearen ?Munto? kontzertazio hitzarmena.
- Behin betikoz onartzea, egoki bada, Orioko udal planeamendurako arau subsidiarioetako 4. areako ?Aita Lertxundi? 4.2 Hirigintza Jarduketa Unitatearen kontzertazio hitzarmena.
- Onartzea, egoki bada, baldintza ekonomiko-administratibo partikularren orria, Orioko arrauneko teknifikazio zentro bereziarekin zerikusia duten hainbat zerbitzu kontratatzeko, prozedura irekiz, ohiko tramitazioz eta lehiaketa bidez; kontratatuko diren zerbitzuak hauek dira: arrauneko teknifikazio zentro bereziaren exekuzio proiektua idaztea eta zentro horren instalazioak berritu eta handitzeko obren zuzendaritza eta ikuskapena, dagozkion segurtasun eta osasun azterketekin, kalitate kontroleko programarekin eta azterketa hidraulikoarekin.
- Karmele Belasko, Joseba Goiburu eta Leire Zinkunegi zinegotziek aurkeztutako mozioa, amnistiaren aldeko mugimenduaren kontrako 33/01 sumarioari buruzkoa, eta EAJ talde politikoak aurkeztutako mozio alternatiboa.
- Bat egitea, egoki bada, EUDELek Isaias Carrascoren hilketa dela eta bidalitako idatziarekin
- Bat egitea, egoki bada, EUDELek Legutioko atentatua dela eta bidalitako idatziarekin.
- Bat egitea, egoki bada, Ondarroako adierazpenarekin; adierazpenaren gaia honako hau da: saregileen lanbidea duintzea, saregile taldeen, neskatilen eta paketatzaileen lan baldintzak eta baldintza sozialak hobetzea eta Bizkaiko golkoko arrantza sektoreari eustea.
- Bat egitea, egoki bada, Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak 2006ko ekainaren 30ean Txernobilgo hondamendi nuklearraren 20. urtemuga dela eta onartutako adierazpen instituzionalarekin.
- Bat egitea, egoki bada, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalarekin.
- Bat egitea, egoki bada, Andres Bru