Bilkura Udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:00etan hasiko da.
Gai hauek aztertuko dira:
1. Irakurri eta onartzea, egoki bada, Udalbatzarrak 2010eko martxoaren 24an egindako ezohiko bilkurako aktaren zirriborroa.
2. Onartzea, egoki bada, Orioko Txanka-Hondartza errepidea zabaldu eta hobetzeko proiektuaren aldaketa, eragindako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, eta alkateari ahalmena ematea jabeekin akordioak sinatzeko; proiektua Inforlur SL entitate merkantileko Jurgi Gallastegi Villa eta Mikel Amiano Munitxa ingeniariek idatzi dute.
3. Behin betikoz onartzea, egoki bada, Orioko Udal Planeamendurako Arau Subsidiarioetako 14. arearen ?Dike? kontzertazio hitzarmena; hitzarmena Jose, Casilda eta Carmen Garate Tolosak eta Pedro Aiestaran Etxabek aurkeztu dute, Dike Berri, SL entitate merkantilaren izenean..
4. Behin betikoz onartzea, egoki bada, Orioko Kasko Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziaren 3. Hirigintza Jarduketa garatzeko hitzarmen urbanistikoa; hitzarmena Lurra, Promoci