Bilkura presentziala izango da berriro eta, beraz, udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean, 19:30ean hasita. Gai hauek aztertuko dira:
1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2020ko maiatzaren 28ko ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.
2.- Gai honen berri ematea: aurrekontuaren exekuzioaren egoera 2020ko lehen hiruhilekoan.
3.- Onartzea, egoki bada, 1/2020 zenbakidun konpromiso-kreditua.
4.- Onartzea, egoki bada, finka honen salerosketa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari: Orioko Arau Subsidiarioetako “Munto” 8. sektoreko exekuzio-unitatea birpartzelatzeko proiektuaren ondoriozko partzelen zerrendako “P.R./2” erreferentziadun finka urbanoa.
5.- Onartzea, egoki bada, Orioko herriko plan energetikoa.
6.- Eskariak eta galderak.