Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:30ean hasiko da. Gai hauek aztertuko dira:
1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2019ko uztailaren 4ko ezohiko bilkurako aktaren zirriborroa.
2.- Onartzea, egoki bada, Udal Aurrekontu Propioaren 5/2019 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditua transferitzeko modalitatean.
3.- Onartzea, egoki bada, Udal Aurrekontu Propioaren 6/2019 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean.
4.- Onartzea, egoki bada, Ordenantza Fiskalen eta bere eranskinen aldaketa, eragina 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.
5.- Onartzea, egoki bada, 2020 urterako auto-taxi zerbitzuaren tarifa urbanoak.
6.- Dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, udal-garbitzaile lanpostuei buruz.
7.- Onartzea, egoki bada, Udaleko administrari-laguntzaileen sailkapen-taldea eta ordainsari-maila aldatzea.
8.- Onartzea, egoki bada, Udaleko diruzaintza-lanpostuaren sailkapen-taldea eta ordainsari-maila aldatzea.
9.- Onartzea, egoki bada, Obra eta Zerbitzuetako udal-brigadako arduradunaren lanpostu bat hornitzeko oinarriak.
10.- Onartzea, egoki bada, elektrizitateko espezialitatea duen lehen mailako ofizial balioaniztun lanpostu bat hornitzeko oinarriak.
11.- Onartzea, egoki bada, peoi espezialista balioaniztun lanpostu bat hornitzeko oinarriak.
12.- Onartzea, egoki bada, garbitzaile-lanpostu bat hornitzeko oinarriak.
13.- Onartzea, egoki bada, udal-kanpinerako peoi espezialista balioaniztun lanpostu bat hornitzeko oinarriak.
14.- Eskariak eta galderak.