Udalbatzarraren ohiko bilkura izango da urriaren 28an, asteartearekin, udalbatzarraren aretoan.
Bilkura 19:00etan hasiko da.
Hauek dira aztertuko diren gaiak:
- Juan Vicente Lasa Karrikaburu Orioko Udaleko zinegotzi izendatua izan dela adierazten duen kredentzialaren berri ematea eta hark zinegotzi kargua jabetzan hartzea, egoki bada.; Juan Vicente Lasa Karrikaburu Eusko Alkartasuna (EA) alderdi politikoko zinegotzi izango da, bere karguari uko egin dion Eugenio Cotado Iturainen ordez.
- Irakurri eta onartzea, egoki bada, Udalbatzarrak 2008ko irailaren 18an egindako ezohiko bilkurako aktaren zirriborroa.
- Hartzea dagozkion erabakiak, egoki bada, euskal toki erakundeetako funtzionario eta beste langileen lan baldintzak arautzen dituen UDALHITZ 2008-2010 akordioari buruz.
- Onartzea, egoki bada, ordenantza fiskalen eta beren eranskinen aldaketa, eragina 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.
- Onartzea, egoki bada, auto-taxi zerbitzuaren tarifak handitzea 2009rako.
- Onartzea, egoki bada, Udalaren 2008ko aurrekontuari dagokion 2/2008 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea. Kreditu aldaketa kreditu transferentzien modalitatean egina dago.
- Onartzea, egoki bada, Udalaren 2008ko aurrekontuari dagokion 3/2008 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea. Kreditu aldaketa kreditu gehigarrien modalitatean egina dago.
- Berrestea, egoki bada, Urola Kostako Udal Elkartearen estatutuen aldaketa.
- ORIOKO HERRI IKASTOLA KOOPERATIBA ELKARTEAri zuzenean adjudikatzea, egoki bada, Orioko Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioetako 8. sektorean ?Munto? dagoen eskola erabilerarako lursailaren lurrazal-eskubidearen lagapena, ikastetxe bat eraikitzeko.
- Dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, Orioko Udalean talde misto bat sortzeari buruz.
- Karmele Belasko, Joseba Goiburu eta Leire Zinkunegi zinegotziek aurkeztutako mozioa, EAE/ANV eta EHAK alderdien ilegalizazioari buruz, eta EAJk aurkeztutako mozio alternatiboa.
- Onartzea, egoki bada, adierazpen instituzional bat ETAren honako atentatuei buruzkoa: Santo