Gaztelekuan sexualitateari buruzko hitzaldia

Bihar, larunbata, Eider Goibururen eskutik sexualitateari buruzko hitzaldia eskainiko da.

Ametsa Gaztelekuan izango da eta 12-14 urte bitarteko neska-mutilei zuzendua egongo da.

Besteak beste, hauek izango dira hitzaldi honen helburuak:

  1. Sexualitate gaiaren inguruan hitz egiteko giroa sortzea.
  2. Gaiaren inguruko informazioa ematea.
  3. Gazteek gai honekiko dituzten jarrerak aztertzea.
  4. Sexualitate kontzeptua argitu eta zabaltzea.

GAIA: Sexualitateari buruzko hitzaldia.

HIZLARIA: Eider Goiburu.

EGUNA: urriak 25, larunbata.

ORDUA: 17:00etan.

LEKUA: Ametsa Gaztelekua.