Udalbatzarrak saharar herriaren aldeko mozioa onartu du

Sahararrek otsailaren 27an ospatzen dute, urtero, Saharar Errepublika aldarrikatu zuteneko urteurrena eta egun hori, nolabait, beren independentziaren aldeko eguna bilakatu da.

Datorren otsailaren 27an, astelehenarekin, ekitaldi ireki bat izango da goizean, 08:30ean, Orioko udaletxean, udalbatzarraren aretoan, Udalak eta herritarrek sahararren alde duten konpromisoa berresteko. Ekitaldiaren hasieran Mendebaldeko Sahararen bandera zintzilikatuko da udaletxeko balkoian.

Orioko udalbatzarrak, otsailaren 23an egindako bilkuran, saharar herriaren aldeko mozioa onartu zuen, aho batez.

Honako hau da udalbatzarrak onartutako mozioaren testua:

OTSAILAREN 27AREN AURREAN: SAHARAR HERRIAREN ALDEKO MOZIOA

Orain dela bi urte eta erdi NBEk Mendebaldeko Sahararako ordezkari berezi izendatu zuen Christopher Ross estatubatuarra. Orduan eta, batez ere, 2010. urtearen hasieran, Magrebeko hainbat tokitan bilerak egin eta gero, Marokok eta Fronte Polisarioak berriro hasi zituztenean horrenbeste hilabeteetan etendako elkarrizketak, itxaropena piztu zen sahararren artean. Zoritxarrez, azken urtean, itxaropen izpi haiek desagertu egin dira, Marokok berriro ekin baitio errepresio politiko bortitzari, nazioartearen isiltasuna eta konplizitatea baliatuta.

Marokok behin eta berriz urratzen ditu Mendebaldeko Saharako populazio autoktonoaren giza eskubideak: herritar babesgabeen kontrako erasoak, atxiloketak, torturak, bortxaketak, desagerketak edo deportazioak? Saharar herriaren borondatearen kontra, Marokok bere autonomia-plana bultzatu nahi du eta ez ditu aintzakotzat hartzen NBEk Mendebaldeko Sahararen autodeterminazioaren eta independentziaren alde hartutako erabakiak. Benetako genozidio baten aurrean gaude.

Adibideak ez dira falta: Marokoko poliziak, esate baterako, bortxaz desegin zuen, 2010eko azaroaren 8an, Gdeim Izik saharar kanpamendua, neurri gabeko triskantza eraginez; gogoan daukagu, baita ere, iazko urriaren 23an hiru nazioarteko kooperatzaile bahitu zituztela (Rosella Urra, Enric Gonyalons eta Ainoa Fernandez de Rinc