Udalbatzarrak ezohiko bilkura egingo du apirilaren 7an, asteartearekin.
Bilkura Udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 18:00etan hasiko da.
Hauek dira aztertuko diren gaiak:
- Adjudikatzea, egoki bada, Orioko Ortzaika auzoan N-634 errepide ingurua urbanizatzeko proiektua exekutatzeko obren kontratazioa.
- Adjudikatzea, egoki bada, Orioko udal kanpineko taberna eta supermerkatu zerbitzuak kontzesio administratiboko erregimenean emateko kontratazioa.
- Onartzea, egoki bada, Baldintza Juridiko eta Ekonomiko-Administratiboen Orria, arautuko duena Orioko udal kanpineko taberna eta supermerkatuaren zerbitzuak emateko kontratazioa, kontzesio administratiboko erregimenean.
- Onartzea, egoki bada, Baldintza Administratibo Partikularren Orria, Orioko hondartzetako (Antilla eta Oribarzar) zaintza, salbamendu eta laguntza zerbitzua eta Orioko udal kanpineko igerilekuaren zaintza eta botikin zerbitzua prozedura irekiz eta lehiaketa bidez kontratatzeko.
- Onartzea, egoki bada Urola Kostako Udal Elkartearen eta Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalen arteko lankidetza hitzarmena, Urteta zabortegia itxi, zigilatu eta etorkizunean mantentze lanak egiteko estaldura fondoaren nahikotasuna bermatzeko; eta ahalmena ematea alkateari, hitzarmen hori Orioko Udalaren izenean sinatzeko.
- Onartzea, egoki bada, Urola Kostako Udal Elkartearen eta Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalen arteko lankidetza hitzarmena, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak hondakin urbanoen gestioa dela eta ezarritako tarifetan ekarpenak nola egin finkatzeko.
- Onartzea, egoki bada, 2010eko Orioko jaieguna izendatzea.
- Onartzea, egoki bada, EUDELen Adierazpen Instituzionala, udal demokraziaren 30. urteurrena dela eta.
- Onartzea, egoki bada, Udalbiltzaren Adierazpena, 2009ko Aberri Eguna dela eta.
- Onartzea, egoki bada, Karmele Belasko, Joseba Goiburu eta Leire Zinkunegi zinegotziek aurkeztutako mozioa, 2009ko apirilaren 12an ospatuko den Aberri Eguna dela eta.