Udaltzaingoaren Oharra

Larunbatean Traineru estropada denez trafiko aldaketak izango dira.

XVIII Ikurrina Inmobiliaria Orio estropada dela-eta, Moila itxi egingo da ibilgailuentzat abuztuaren 30eko 08:00etatik 22:00ak arte.

Hori dela-eta, honako aldaketak egingo ditugu:

  • Ibai Ondo eta Kaia kalea OINEZKOA bihurtuko da. Kale hauetan DEBEKATUA izango da aparkatzea.
  • Ibilgailuak Aritzaga Herriko Plazatik barrena sartuko dira herrira.
  • Herriko Plazan ezin izango da aparkatu.
  • Herritik ateratzeko, NAHITANAHIEZ, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da.

Herritarrei, kolaboratzea eta arau hauek betetzea eskatzen diegu.

Eskerrik asko aldez aurretik.