Kutxetatik ateratzerakoan kontu handia izatea eskatzen da Udaltzaingotik.
Kutxetatik ateratzerakoan kontu handia izatea eskatzen da Udaltzaingotik.
Joan den astean Oriotar pertsona bati gazte bat hurbildu zitzaion etxepeko sarreran eta engainatzeko hainbat galdera egin ondoren bate konturatu gabe dirua kendu zion.
Aste honetan berriz beste Oriotar bati etxepeko sarreran hainbat galdera egin ondoren eta ezin zuela engainatu ikusi ondoren indarrez kendu zizkion euroak.
Bi kasuetan Oriotar hauek Kutxetako bulegoetatik atera dira eta etxeraino segitu die.
Itxura denez bi gazte izan behar dute, 25-30 urte bitartean.
Edozein susmo eduki ezkero deitu Udaltzaingoaren telefonora 943-830028.