Orion egingo da Finalistaren Eguna, Talai Mendi elkarteak antolatuta
Igandean Gipuzkoako Mendizaleen Federazioak eta Orioko Talai Mendi elkarteak antolatuta, Finalistaren Eguna izango denez trafiko aldaketak izango dira.
Finalistaren eguna dela-eta, Moila eta Herriko Plaza itxi egingo dira ibilgailuentzat urriaren 26ko 07:00etatik 14:00ak arte.
Hori dela-eta, honako aldaketak egingo ditugu:
- Goizeko 07:00etan Ibilgailuak Moilatik barrena sartuko dira herrira.
- Eguerdiko 13:00ean Ibilgailuak Herriko Plazatik barrena sartuko dira herrira.
- Herritik ateratzeko, 07:00etatik 14:00ak arte NAHITANAHIEZ, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da.
Herritarrei, kolaboratzea eta arau hauek betetzea eskatzen diegu.
Eskerrik asko aldez aurretik.