Trafiko aldaketak izango dira Balearen Eguna dela-eta

Maiatzaren 14ko Balearen Eguna dela-eta, herrira sartzeko edo herritik ateratzeko, Txanka-Hondartza errepidea erabili beharko da.

Larunbat goizean Herriko Plazan eta Oria Ibaiaren inguruan balearen ehizari buruzko antzerkia egingo denez, ibilgailuen zirkulazioan honako aldaketak egingo dira:

  • Goizeko 08:00etatik 14:00ak bitartean herrira sartzeko edo herritik ateratzeko, Txanka-Hondartza errepidea erabili beharko da.
  • 14:00etatik aurrera herrira sartzeko moilatik irekiko da bidea; herritik ateratzeko, berriz, Txanka-Hondartza errepidea erabili beharko da.

Balearen Eguna gure artean ospatzera autoz datozenei autoak honako lekuetan aparkatzea gomendatzen diegu:

  • Autopista azpiko aparkalekuan.
  • Ubegun poligonoan.
  • Arraunetxera doan errepidean.