Trafiko aldaketak izango dira Garagardo Azoka dela-eta

Maiatzaren 27tik 29a bitartean 4. Garagardo Azoka dela-eta, herritik ateratzeko, Txanka-Hondartza errepidea erabili beharko da.

Ostiral eguerdian Herriko Plaza oinezkoentzat jarriko da eta ibilgailuen zirkulazioan honako aldaketak egingo dira:

Ostiralean 14:00etatik asteleheneko 08:00ak bitartean herrira sartzeko moilatik izango da bidea; herritik ateratzeko, berriz, Txanka-Hondartza errepidea erabili beharko da.
Garagardo Azoka gure artean ospatzera autoz datozenei autoak honako lekuetan aparkatzea gomendatzen diegu:

  • Autopista azpiko aparkalekuan.
  • Ubegun poligonoan.
  • Arraunetxera doan errepidean.