Endaia Plazan hainbat arketa-tapa konpondu behar direnez, aldaketa batzuk izango dira ibilgailuen zirkulazioan azaroaren 18ko 08:00etatik 20:00ak arte:
- Ibilgailuak Herriko Plazatik barrena sartuko dira herrira, beti bezala.
- Moilaren eta Eusko Gudari kalearen arteko bidegurutzean 2 metroko altura baino gutxiago duten autoak bakarrik pasako dira. Auto horiek zubi azpitik pasako dira eta Ibai Ondo kaletik aterako dira 634 errepidera.
- Gainontzeko furgoneta eta kamioiek, NAHITANAHIEZ, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko dute herritik ateratzeko.
Herritarrei kolaboratzea eta arau hauek betetzea eskatzen dizuegu.
Eskerrik asko aldez aurretik.