Orioko Udalarekiko zorra kitatuta geratuko da 15 euro ordainduta.
Urte berriarekin batera jarri da martxan TAO sistemako isuna ordaintzeko aukera berria. Horrela, bada, autoa eremu urdinean aparkatu eta isuna daukan edonork 15 euro ordainduta kitatuko du zorra, baldin eta lehen 48 orduko epearen barruan sartzen badu dirua Orioko Udalaren kontu korrontean.
Orain arte gidariek ez zuten horretarako aukerarik. Isuna jasoz gero, errekurtsoa jarri ezean, 40 euro ordaindu behar izaten zen.
Argazkia eta albistearen erredakzioa: karkara.eus