Baliza elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu martxoaren 18an Herriko Plazan, eta horrek aldaketa batzuk sortuko ditu ibilgailuen zirkulazioan:
- Herriko Plaza goizeko 08:00etan itxiko da trafikoarentzat.
- Herrira sartu ahal izateko Kaia kaletik desbideratuko da trafikoa.
- Herritik ateratzeko, NAHITANAHIEZ, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko dute ibilgailuek.
Herritarrei kolaboratzea eta arau hauek betetzea eskatzen dizuegu.
Eskerrik asko aldez aurretik.