“Ugandako Niloko urlasterretan barrena” bideoemanaldia Kultur Etxean

Maiatzaren 7an, asteazkena Mukuano taldeak arratsaldeko 19:00etan Orioko Kultur Etxean bideoemanaldia eskainiko du.

Bideoemanaldi honen izenburua Ugandako Niloko urlasterretan barrena da.
Mukuano lagun taldeak Ugandatik pasatzen den Nilo ibaia kanoan zeharkatu zuen eta ibai ertzeko herrixkak bisitatzen ibili zen.

Bidaia bera behin baino gehiagotan egin dute eta gaur egun ONG bat osatua dute bertako haurtxoei laguntza eskaintzeko. Euskal Herrian bildutako diruarekin Ugandako zenbait haurrei ezinbesteko materiala erosi die eta oraindik ere laguntzen jarraitzen dute.

Bideomenaldi honetan bidaia hartako esperientziak kontatuko dizkigute irudi, musika eta hitz bidez.

Guztiak esperientzia horri buruzko bideo polit hau ikustera gonbidatzen zaituztegu.