Urola Kostako Zuzendaritza Batzordeak martxoaren 15ean onartu zituen ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lankidetza-egitasmoak sustatzeko 2018ko diru-laguntza deialdiaren oinarriak. Guztira, 4 lerrotan banatuta, 305.000 euro emango dira diru-laguntzatan.
Diru-laguntzetako 2 lerroetan eskabideak aurkezteko epea hurrengo ostiralean, urriaren 19an, amaituko da.
Hona hemen deialdiaren bi diru-laguntza lerro horien ezaugarriak, laburbilduta:
- Jarduera ekonomikoak sortzeko diru-laguntzak (70.000 euro gorde dira lerro honetarako): enpresak sortzeko diru-laguntzak dira. Diru-laguntzaren oinarria 1.000 eurokoa izango da. Kopuru hori handitu egingo da, sustatzailearen eta jardueraren proiektuaren ezaugarrien arabera.
- Inbertsioetarako diru-laguntzak (90.000 euro gorde dira lerro honetarako): Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak emango dira enpresaren jarduerarekin zerikusia duten inbertsioetarako.
Inbertsioak 2018an egina eta gutxienez 3.000 eurokoa izan behar du. Diru-laguntzaren kopurua izango da, gehienez ere, inbertsioaren %30, betiere, gehienez, 2.000 euro.
Deialdia, oinarriak eta argibideak
Deialdia, oinarriak eta eskabidea egiteko eredua eskura daude Udal Elkartearen webgunean: http://www.urolakosta.eus/eu/diru-laguntzak
Argibideak jasotzeko jarri gurekin harremanetan:
- Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresentzako Zerbitzuak
- Tel. 943 890808
- enpresa@urolakosta.eus