Urriko jardueren programa argitaratu du Udalak

Udalak kaleratu berri du urriko kultur jardueren programazioa. Honako ekitaldi hauek osatzen dute programa:

URRIAK 5, osteguna

18:30 Feli Oregiren hitzaldia Salatxo aretoan, Haurreskolak antolatuta: ‘Haurraren garapena pausoz pauso (0-7 urte)’

URRIAK 7, larunbata

Goiz eta arratsaldez. Euskal Herriko SUP Race zirkuitua: surf egokitua, bertsolariak, Kalefit, SUP skate, SUP aizkolari, skate, barbakoa, zine-emanaldia, kontzertuak, DJak…

URRIAK 12-15

Goiz eta arratsaldez. Ostargi elkartearen lanen erakusketa Kultur Etxean.

URRIAK 16, astelehena

17:45-19:45 Pello Añorgaren ikastaroa liburutegian: ‘Liburuak eta ipuinak partekatzen familian’.

URRIAK 18, asteazkena

17:45-19:45 Pello Añorgaren ikastaroa liburutegian: ‘Liburuak eta ipuinak partekatzen familian’.

URRIAK 20, ostirala

19:00 Mandalei buruzko hitzaldi praktikoa Arraunetxen, Mandalara elkarteak antolatuta:​ ‘Zure mandala sortu/deskubritu nahi?’ (Ahimsa Lara eta Karmele Garmendia).

22:30 Vegetal Jam musika taldearen kontzertua Kultur Etxean.

URRIAK 21, larunbata

10:30 Yoga Binaka Arraunetxen, Mandalarak antolatuta, Jesika Moralesen eskutik. Helduentzat.

12:00 Orgoniten tailer praktikoa Arraunetxen, Mandalarak antolatuta, Antonio Abaden eskutik. Helduentzat.

17:00 ‘Heriotza duina eta azken borondateak’ hitzaldia Arraunetxen, Mandalara elkarteak antolatuta, Iñaki Olaizola antropologo eta idazlearen eskutik.

19:00 ‘Solo un Hasta luego’, liburuaren aurkezpena, Mandalara elkarteak antolatuta (Koldo Aldai)

19:00 Motxila 21 taldearen kontzertua Herriko Plazan.

URRIAK 22, igandea

12:00 ‘Isildutako dolua: ernaltze heriotza eta perinatala’ hitzaldia, Mandalara elkarteak antolatuta, Nahia Alkortaren eskutik.

17:00 ‘La flamencura todo lo cura’, Mandalara elkarteak antolatuta, Monica Nuñez-en eskutik.

URRIAK 23, astelehena

17:45-19:45 Pello Añorgaren ikastaroa liburutegian: ‘Liburuak eta ipuinak partekatzen familian’.

URRIAK 25, asteazkena

17:45-19:45 Pello Añorgaren ikastaroa liburutegian: ‘Liburuak eta ipuinak partekatzen familian’.

URRIAK 26, osteguna

19:30 ‘Ama nora goaz’ dokumentalaren proiekzioa Kultur Etxean.

URRIAREN 27tik AZAROAREN 24ra

Goiz eta arratsaldez. Lourdes Elorza donostiarraren pintura erakusketa Kultur Etxean.

URRIAK 28-29, larunbata eta igandea

Goiz eta arratsaldez. Kalefood Market. Moda, gastronomia eta musika uztartzen dituen ekitaldia Ikastola aurreko plazan.

URRIAK 30, astelehena

19:00 ‘Aulki hutsak’ dokumentalaren proiekzioa eta mahaingurua kultur etxean, Mandalarak antolatuta. Parte-hartzaileak: Iñaki Peña, Lori Thompson eta Mar Lopez.

Urriaren 18tik aurrera, asteazkenero bingoa kultur etxean 16:30ean.