Urtarrilaren 2an itxita izango da Aritzaga kalea

Oa kaleko 2 zenbakidun etxeko obra dela-eta, garabia jarriko dute urtarrilaren 2an eta, horren ondorioz, Aritzaga kalea itxita izango da egun osoan.

Herrian sartzeko, beraz, Txistulari kaletik jaitsiko dira autoak Endaia plazaraino. Ateratzeko ere bide hori erabiliko dute autoek eta, beraz, bi langile izango dira bidegurutzean, pasaera txandaka ematen.

Oinezkoek ere itxita izango dute Aritzaga kaleko akzesoa, bertako dendara doazenak izan ezik.

Barkatu eragozpenak.