Xabier Alberdik hitzaldia emango du Salatxo aretoan uztailaren 15ean, astelehenarekin

 mapazaharra

Xabier Alberdi historialari zarauztarrak hitzaldia emango du astelehenean, uztailak 15, 19:00etan, Salatxo areto berrian.

Hitzaldiaren gaia: ‘Ezkutuan dagoen Orioko itsas ondarea’

Xabier Alberdik tesia idatzi zuen Gipuzkoako itsas ekonomiaz eta, tesi horren lanketan, Oriori buruzko datu interesgarri asko ikasteko aukera izan zuen. Hitzaldian horri buruz hitz egingo du.

Asteazkeneko mahai-ingurua bertan behera

Bisiguaren Festako ekitaldien artean, asteazkenean, uztailak 17, mahai ingurua egitekoa zen, arrantza ondareari eta arrantza azokei buruz; baina bertan behera geratu da eta ez da, azkenean, egingo.

Ostegunean jokatzekoa zen traineruetako Gipuzkoako  Txapelketa asteazkenera pasa dute eta hori izan da mahai-ingurua bertan behera uztearen arrazoia.