Musika Egunaren barruko ekitaldien artean, kontzertua izango da uztailaren 11n, 20:00etan hasita, Salatxo aretoan, Juan Rekarte aiarrak zuzentzen duen ausArt records disko-etxeak antolatuta. Udalaren laguntza izan du kontzertua antolatzeko.
Ahots eta gitarrazko kontzertua izango da; Xabier Ugartek gitarra eta teorba izeneko instrumentua joko ditu, eta Amaia Azpiazuk, berriz, abestu egingo du.
Kantua, gizaldiz gizaldi
Izen hori jarri diote emanaldiari: ‘Kantua, gizaldiz gizaldi’. Gitarrarako konposatutako euskal errepertorio klasikoko kantuak joko dituzte, hainbat mendetako musikari tokia eginez.
Juan Rekarteren ausArt records disko etxea Euskal Herriko musika klasikoan espezializatuta dago eta ibilbide luzea egin du musika mota hori zabaltzen.