Ikastaroa antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak, pertsonen eraginkortasuna areagotzeko gaitasunei buruz

Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin, PERTSONEN ERAGINKORTASUNA AREAGOTZEKO GAITASUNAK izeneko ikastaroa antolatuko du 2014ko irailetik azarora, eskualdeko enpresetako langileentzat eta eskualdeko langabeentzat. Gipuzkoako Foru Aldundiko diru-laguntza duen ikastaroa da.

Ikastaro teoriko-praktikoa

Ikastaroak bi atal ditu, batetik, prestakuntza teorikoa eta, bestetik banan-banako tutoretzak, izan ere, helburua da ezagupen teorikoak praktikan jartzea eta parte-hartzailearentzat onuragarria izatea.

Ikastaroaren edukia

  • Prestakuntza teorikoa (60 ordu):
  • Autokonfiantza eta aldaketen kudeaketa
  • Estresari aurre egitea
  • Denboraren administrazioa (urgentea/inportantea)
  • Komunikazio eta bilera eraginkorrak
  • Aurkezpen eraginkorrak
  • Negoziazio teknikak
  • Banan banakako tutoretzak (6 ordu)

Noiz eta non

Irailaren 17tik abenduaren 5era, astelehen eta asteazkenetan, 9:30–13:30
Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz)

Izen ematea

Izena emateko, eskaera orria bete eta lanpoltsa@urolakosta.org helbidera bidali edo Urola Kostako Udal Elkartean aurkeztu behar da (Urdaneta bidea 6, Zarautz).

Izena emateko epea: 2014ko uztailaren 7tik 18ra.

Eskaera orria www.urolakosta.org edo Urola Kostako Udal Elkartean eskuratu daiteke.

Plazak mugatuak direnez, hautaketa prozesu bat egingo da izen ematen dutenen artean.

Informazio gehiago
943 89 08 08
lanpoltsa@urolakosta.org