Xaltxerak taldeak eta Udalak Autodefentsa Feminista tailerra antolatu dute

Tailerra abenduaren 16an izango da, larunbatarekin, Salatxo aretoan, eta 8 orduko iraupena izango du, goiz eta arratsaldez: 09:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 18:00etara. Emagin Dokumentazio eta Ikerkuntza Zentro Feministak emango du.

Gehienez ere 20 lagunek parte hartu ahal izango dute.

Komeni da parte-hartzaileek lastaira edo manta bat eramatea.

Tailerraren helburuak

  • Emakumeek indarkeriarekiko dituzten bizipenak konpartitu eta biltzea. Esperientziak partekatu eta iritziak trukatzea.
  • Elkar entzutea eta beldur eta emozioei buruz lasai hitz egiteko espazioa eskaintzea.
  • Indarkeria egoerak eta erasoak identifikatzea eta indarkeriaren definizioa taldean lantzea.
  • Autodefentsa kontzeptua argitu eta erasoei aurre egiteko estrategiak lantzea.
  • Erantzun, estrategia eta alternatibetan sakontzea. Nork bere kabuz eta kolektiboki eman beharreko erantzunak, dinamikak eta alternatibak pentsatzea.

Izen-ematea

Izena emateko epea zabalik da dagoeneko eta azken eguna abenduaren 14a izango da.

Hiru toki hauetan eman daiteke izena: Hatoz tabernan, Etxeluze gaztetxean eta kultur etxean. Posta elektronikoz ere egin daiteke, mezua bidalita kultur etxera (ketxea@orio.eus) edo oriofeminista@gmail.com helbidera. Azkenik, Orioko Xaltxerak taldearen Facebook orrian ere eman daiteke izena.