XVIII. Donostiako nazioarteko piano lehiaketa

Martxoak 9 larunbatean, Danbolin Musika Eskolako ikasle diren Amaia Izagirre eta Jon Loidik, XVIII. Donostiako nazioarteko piano lehiaketan parte hartu zuten.

Amaia Izagirrek 11 urte ditu eta oinarrizko 1. mailan bi pieza jo zituen. Berrogei gazteen artean, hamaikak lortu zuten lehenengo aipamena eta horien artean Amaia dago.

Jon Loidik 13 urte ditu eta erdiko 1. mailan bi pieza jo zituen. Hogeita sei gazteen artean, Jonek lortu zuen lehenengo aipamena. Gainera epaimaiak, bukaerako kontzertuan parte hartzeko eskeini zion, bere maila aurkezteko.

Aipatutako kontzertua martxoak 10 igandean ospatu zen Victoria Eugenian, bertan aipamen eta sariak banatu ziren. Amaierako kontzertuan sei partaideek jo zuten, parte hartu dutenen maila aurkeztuz eta hauek herri desberdinetakoak ziren: Eibar, Orio, Zaragoza, Estonia, Madrid eta Brasil.

Zorionak Amaia, Jon eta nola ez beraien irakaslea den Audra Almanaityteri.